TAKING TOO LONG?
CLICK/TAP HERE TO CLOSE LOADING SCREEN.
CLOSE SEARCH

Tamainaren garrantziaz

Laguna eta biok arrantzan goaz, Oriñón eta Sonabia hondartzen artean den La Ballena izeneko lur-muturrera.

Laguna abuztu honetan hasi da itsasoan arrantzan, Armintzan. Lau bat aldiz izan da eta ez du ezer harrapatu.

Neuk sekula ez dut arrantzan egin itsasoan. Tira, ez da guztiz egia. Behin, Vilagarciako lagun batzuek txalupa txango batera gonbidatu ninduten Arousako itsasadar luze-zabalean. Probatzeko aukera eman zidaten eta, txiripa osoz, lupina txiki bat harrapatu nuen.

Ordurarte, nire arrantza experientziak ume garaikoak ziren, Oñatiko errekatxoetan eta baita, bizpairu aldiz, Gasteiz ondoko Ullibarri urtegian ere, guk Landa deitzen genuena.

Oñatin bazeuden erreka-arrantzale oso iaioak gure ume garaian, eskalluak ez ezik amuarrainak harrapatzen zituztenak. Neu sekula ez nintzen eskalluetatik pasa. Tira, loina edo barboren bat jausiko zen inoiz, baina haiek ez ziren ezta jangarriak ere. Gure kañabera makil arrunt bat, hurritzarena seguruenik, besterik ez zen izaten, karreterik gabe. Puntan pita lotzen genuen eta amuan ogi-mami edo zizare zatitxo bat jarri. Eszena hukelberryano baten modura datorkit gogora.

La Ballenaren hasierara heldu gara, autoa utzi dugun Sonabia auzotik bost bat minutuko jaitsieraren ostean. Itsaso mailan gaude eta ezkerraldean Santoñaraino ikusten da eta eskumaldean Plentziaraino. Aurrean baina, ozeano zabalaren ordez badugu halako mendi-muino bat, hasieran itsaso mailako pasabide estua eskaintzen diguna, baina berehala zabaltzen doa eta baita garaiera hartzen ere, eta orduan ematen du itsaso barrenerantz sartzen ari garela, bale handi baten bizkarrera oinez igota.

Goitik aukeratu du lagunak arrantzan egiteko txokoa. Uda bukaerako egun eguzkitsu honetan, argiak zehaztapen handiz dakarkigu arroken eta uren artean balearen inguruko itsasertzean sorturiko mikro-espazioen aniztasun lasaigarria, itsasoa hemen eta han etxekotu egin balitz bezala, arroka multiformeen babesean zenbaezineko ur putzu gardenak sortzeko.

Haietariko bakoitza zaigu paradisu txiki banaren irudikapena, uda amaierako eguzkiaren printzapean ez bakarrik arrokak eta urak, baizik eta hemengo bizidunak ere, dela irmoan itsatsiriko krustazeo nimiño infinitoak, dela isurian dabiltzan arrain ikusezin nahiz antzemangarriak, ageri baitira distiratsu. Zilarrezko moduko izaera batez, herdoilik gabea. Paradisuan luze irauterik izan dutenen pribilejioa.

Laguna hasi da arrantzan. Estreinatuko ote da?

Neu ordea inguruko arroketan nabil biluzik, gorputzarendako luzaketa saio askatzaile ez-arautuan. Boulder erraz batzuei emana, sokarik gabeko eskalada-mugimentu leun eta sakrazilatuen bitartez. Halako tximinotasun harmoniatsu bat, ia liturjikoa, helburu. Naturaren tenplu moduko honetan, intsekturik txikiena ere zapaltzerik eragotziko lidakeena.

Ez naiz ni, Lisa Hathaway baizik, Colorado ibaiaren gainean

Ondo irudituko zait lagunak zerbait harrapatzen badu?

Abuztuan ere, Abaigarreko jaietan, ohi bezala, amuarrainak bota dituzte piszina txikira, umeek eskuz harrapatzeko. Urtero legez, gure semea bertan ibili da, baina aurten hamabost ditu eta mutikote bat da, esan nahi baita: ume txikiek amuarrainak, hozta-hozta harrapatu eta uretatik kanpo, are gehiago kostata, botatzen ikustea… Tira ba; ez da oso ikuskizun atsegina, baina badauka, nola esan, inozotik. Gure semearen adinekoen kasuan ez bezala: bigarren amuarrainarekin eskatu nion piszinatik irteteko, harrapatu ez ezik arrainei lepoa bihurtzen zielako eta odoletan uzten belardian.

Ikuskizun horriblea niretzat, ez ordea berarentzat.

-Berdin berdin hilko dira. Lepoa bihurritzearena, gutxiago sufritzeko da.

Gure semea zezen korriden aurkari sutsua da. Harrapatuta neukan!

Gogoratu nuen baina, zezen-korriden liturgia bere aitak gogotik irakurtzen zuen garaia.

Sekula ez naiz zezen-korrida batera joan, baina asko irakurri dut, batez ere Joaquín Vidalen kronikak, urte pilo batean. Sekula ere, ez dut joateko gogorik izan, baina youtuben ikusita nago, besteak beste, Juan Tomás-en Nimes-eko bost zezenak.

Zezenketak bertatik bertara ez ikusteak halako distantzia profilaktiko bat sortzen zuelakoan, zidalakoan. Zezenketek izugarrikeriatik berez duten horretatik guztitik, nire moduko voyerrak salbu utzita.

Hau da, Magritten esaldi famatua nirera ekarriz: korrida hau, beronen irudi-bidezko errepresentazio bat ikusten ari naizen heinean, ez da korrida bat.

Tira, zezenketak goitik behera gorrotatzen dituzuenok esango duzue, distantzia profilaktiko bat ezartzetik baino, korridei buruzko kronikak irakurtzeak -zer esanik ez korriden irudiak interneten bilatzeak- gehiago daukala… hurbilketa pornografiko hutsetik-edo.

Baliteke.

Toreoa debekatuko balute?

Ez nuke protestatuko, erran gabe doa.

Aginteak debekatzeko asmorik sekula erakutsiko ez balu, litekeena da neuk ere protesta egitea noizbait.

Baina…

Tira, ez dago bainarik.

Tamaina kontu bat da, kitto.

Eltxo bat zaplazteko batez hiltzen dugu lasai asko. Jirafa bat hiltzen duena urkatu egingo genuke.

Semea sexuan hamabost urterekin aritzeari ondo-edo irizten diogu… eta ez dut adina jaitsiko adibide horrible baten bila.

Hortik baino ez baitator etika: nonbait marra jartzetik. Dena erlatiboa denez, guk esan behar dugu: honaino bai, haratago ez. Balore absolutuak ez dira existitzen, dena da kontextuala.

Badirudi zezenenak berea egin duela.

Halere -Vidalen eragina izango da- toreroak ez zaizkit hiltzaile arruntak –iraintzeko, batzuek esaten dieten moduan: vulgares matarifes- iruditzen, baizik eta kontrakoa: hitzaile apartak -matarifes extraordinarios-, zeina beste irain mota bat ere izan daitekeen, zergatik ez.

Asko ginen Vidalen kronika toreroak El País-en irakurtzen genituenok. Duela 25-30 bat urte. Valdemorilloko feriaz idatziz hasten zuen denboraldia, otsailean. Madrilgo sierran dago Valdemorillo hori, toki ikaragarri hotza neguan. Gero Fallak, gero Sevilla, gero Madril.

San Isidroak izaten ziren Joaquín Vidalen lanaren, gailurra baino, gailurreria: hogeitabi bat egunez jarraian idazten, eta guk egunero irakurriko genion. Erraz gogora nezazke –adibide bakarra jarriko dut- gerora hedabideetan oso bestela ageri izan den Ortega Canoren loria urteak, eskalafoiko lehena izan zenekoak.

Elkarri galdetzen genion: irakurri duzu gaurkoa, Vidalena?

Liluratzen gintuen.

Zergatik?

Posibilitate bat: oso oso gutxitan irudikatzen zuelako zezenaren heriotza animaliaren eta gizakiaren arteko borroka justu baten ondorio bezala, gehienetan kontrakoa azalarazten baitzuten Vidalen kronikek: tauromaquiaren ustela, animaliaren eta gizakiaren arteko borrokaren gezurra, esperpentoa, gaztelania ezin oparoago eta ezin plastikoago baten erabilera, gainera, ikaragarri umoristikoa eginez.

Baina honek ere erakusten du alderantzizkoa: Joaquín Vidalek bazuela sinesmen osoa zezenketak diren animaliaren eta gizakiaren arteko borrokaren egiaz, aratzaz -liturjikoaz?- eta, horretaz ere, konbentzitzen gintuen edo behintzat lilura bat pizten zigun.

Toreroa baino hamaika aldiz indartsuagoa den eta toreroak baino ezpata bat gehiago dituen zezenaren heriotzaren balio estetiko, artistiko eta baita, ondorioz, liturjikoaz.

Antoñete. Egilea, Pedro Escacena

Bistan da La Lídia izeneko orrialde haiek irakurtzean ez genituela zezenaren marruma minduak entzuten, ezta haren odolak -oro blaituz- ikusten ere.

Ceci n´est pas une pipe.

Estreinatu da laguna. Ez dakigu zein espezietakoa den harrapatu duena. Atun txiki bat ematen du. Handiegia baina, haren begietan niganako galdera bat irudikaturik ez antzemateko.

IMG-20150909-WA0000

Kategoria: Artikuluak


*

  1. buy cheapest price http://kentandmedwaygrowthhub.org.uk/wp-content/uploads/2017/05/pharmacy/filmet.html Cheap online canada.
  2. cheapest usa http://www.kentinvictachamber.co.uk/wp-content/uploads/2011/04/pharmacy/fenofibrat.html canada price.
  3. where can i buy uk http://kurt-security.com/wp-content/languages/pharmacy/aurene.html Buy online cheap uk.
  4. where to buy in malaysia http://www.cleanindia.org/wp-content/pharmacy/zinox.html how much does cost in australia.
  5. canada for sale http://jopincushion.com/wp-content/uploads/2016/01/pharmacy/artiz.html Cost in philippines.
  6. uk price http://fearzero.com/wp-content/uploads/2017/01/pharmacy/tefor.html buy tablets uk.
  7. inexpensive canada http://www.evolvor.com/health/wp-includes/certificates/pharmacy/imanol.html price in south africa.
  8. getting without a doctor http://weslowrey.com/wp-content/uploads/pharmacy/metoclopramid.html Where should I buy online.
  9. buying in costa rica http://pmwyre.com/wp-content/languages/plugins/pharmacy/geodon.html Cost nz.
  10. Non prescription canada http://planborganicfarms.ca/img/apps/pharmacy/carlin.html can i get in canada.
  11. ADP
    Cheap usa http://www.adpdirectltd.co.uk/wp-docs/pharmacy/erispan.html buy cheap tablets.
  12. Buy cheap online canada http://www.opsint.com/wp-docs/pharmacy/azitrocin.html per pill price.
  13. Buy online australia fast delivery http://www.davejohnsondesign.co.uk/online-payments/pharmacy/omeprazol.html next day delivery australia.
  14. Australia prescription http://gardens-4-u.com/css/pharmacy/saw-palmetto.html buy cheapest uk.
  15. Cheap usa http://www.angiemcampbell.com/wp-docs/pharmacy/migergot.html buy online for sale.
  16. For sale canada http://www.pccareuk.com/home/pharmacy/aeromax.html buying in australia over the counter.
  17. Order next day delivery http://www.civichallstanley.co.uk/civic/pharmacy/tavanic.html to buy online.
  18. Best place to buy online canada http://www.smartbbdev.co.uk/try-buy/pharmacy/glucophage.html online order australia.
  19. Buy non prescription online http://tradesmensdirectory.com/photos/pharmacy/zomig.html generic low cost.
  20. Where can I buy over the counter in europe http://www.students4houses.co.uk/wp-content/pharmacy/predni-h-tablinen.html cheap online fast shipping.
  21. Canada cheap http://hertsparentcarers.org.uk/wp-content/languages/pharmacy/lanex.html to buy online uk.
  22. köpa i Stockholm, http://sverige-apotek.life/norlopin.html , receptfritt Sverige.