TAKING TOO LONG?
CLICK/TAP HERE TO CLOSE LOADING SCREEN.
CLOSE SEARCH

Mendiak Maita (Manugaitz)

Gure betiko mendi bazterrak erakutsi nahi nizkion Eleri.

Txikitan, 70eko hamarkadan, Duru aldean eginiko txaboletan, lagunenak batzuk, nola egiten genuen lo.

Txabola bat Duru sarobean

Pixka bat gorago, Mallan, nola eski-istripua izan nuen, apur bat beranduago.

Amarekin batera nintzen bertara igota, eskiak lepo gainean neuk.

Zenbat urte izango zituen amak? 34 edo…

Malla neguan

Neuzkan eskiak, nago, Gasteizko Zulaikan erosiak, lotura zaharrekoak! Eroriz gero ez ziren askatzen, eta lesioak erraz eragiten zituzten.

Orduan ez zen ohikoa eskiatzea. Neu hasia -edo- nengoen, amaren anaia bat Segovia ondoan jaiotako neska batekin –tia Elena- ezkondu zelako eta haiek bai, Navacerradara joaten ziren. Non eta estreinatu bainintzen, alokatutako eskiekin, 1978an edo.

Mallako egun hartan, artean batere eskiatzen ez nekiela, lehen erorikoarekin bihurrituko nuen belauna. Herrenka jaitsi nintzen Arantzazura, eta ondorengo hilabetean Don Jose Maria medikuarengana joan behar izan nuen egunero, korrente elektrikoak belaunean hartzera. Bazuen, horretarako, halako makinatzar bat, Julio Verneren nobela batetik hartua zirudiena.

Mallatik gorago, guk Eskista deitzen dugun gunea dago, bertan eski estazio txiki bat, erremonte bakarrekoa, egon zelako urte askoan, gure lagun Iñigo Ibarrondo hil zen arte Kang Tengri mendian.

Granitozko ertz horren erdian hil zen, seguruenik edema batek joa.

Marmorezko Ertza deitua.

Ibarrondo familiak egin zuen Eskistako erremontea. Familia-burua oso gizon tradizionalista zen, baina baita garaiei, ageriko frankofilia batetik, aurrea hartzen zekiena edo .

Bestalde, ez dakit “ezkista” toponimoa bertakoa ote den, jatorriz “ezki” hitzetik etorria, eta, orduan, halako kointzidentzia ia-ia premonitorio baten aurrean geundeke… edo, beste barik, eski-pistagatik deitzen ote zuten ingurua Eskista.

Erremonteaz gain, Ibarrondo familiak bazuen txabola propioa ere, iglua deitzen genuena, egurrez eraikitako potxolada bat, non eta gau majiko bat baino gehiago eman nuen Iñigoren konpainian, kanpoan dena zuri eta ilun, elurraren erreinua gauez, Ipar Handian legez. Oso sentsazio indartsua.

http://zurixatagosua.blogspot.com.es/p/mendi-eta-ski-irteerak.html

http://zurixatagosua.blogspot.com.es/p/mendi-eta-ski-irteerak.html

Elek eta biok Biozkornia lepora ailegatu nahi dugu orain, Goierri aldera begiratzeko. Hemen dago Kataberako ur-potzua. Beherago, Udanara begira jada, garai bateko mehategiak, Katabera izenekoak ere.

Nire asmoa da, ondoren, Artzanburura zuzen igotzea gandorretik, baina haizea oso gogor dabilenez mendia inguratzen hasi gara hegoaldetik, babesean igotzeko, eta halako batean ia atzean utzi dugu Artzanburuko bertikala, hurrengo mendia, buzoia eta guzti, begibistan ageri zaigula. Aitortu behar dut ez dakidala zein den mendi hori, Artzanburutik hurrengoa dena, gailurrerian.

Gure gaztaroan, Aizkorriko gailurreria osoa egitea izaten zen orduko fondozko txango nagusia, bakarra ez esatearren. Aloñan hasi eta Aizkorrin buka. Gaur egungo ultra-trail horiekin alderatuta, ñimiñokeria bat… Baina tira, orduan begiratzen zitzaien ibilbidearen lojikari eta dotoreziari, eta ez kilometroak eta desnibelak zoroen pare gehitzeari. Izan ere, batzuek esaten zuten Aizkorriko gailurreria Aratz mendian bukatu beharra zegoela, baina ezagun da bi mendi horien artean ez dagoela jarraikortasunik desnibel handia galdu gabe, beraz eta ibilbideari dotorezia kendu gabe.

Ele eta biok orain gabiltzan gailurreria famatuko tartetxo hau da, preseski, famarik txikiena daukana, Artzanburu eta Andraitz mendien artekoa.

Oso eremu nahasia, anabasa karstikoa. Heldu gara buzoia erakusten duen gailur niretzat ezezagun horretara.

Adarraitz (1.356 m)

Izen polita. Ezezaguna zait hurrengo mendia ere, karst basa honetan egonda, are izen politago eta aproposagoa daramana: Arlabain (1.359)

.

Nahikoa baina; bagoaz Urbiara. Ele ez da sekula izan Urbian. Zera bururatu zait, eta esan egin diot: agian ez da sekulan gertatu, norbait lehen aldiz Urbiara ailegatzea, aurrez zuk egin duzun ibilbidea eginda… (Duru-Malla-Eskista-Biozkornia-Adarraitz).

Lehen aldi baterako, edonork hautatuko luke, edo zuzen Urbiara, edo lehenengo gailur nagusi batera igo. Nahi nuke jakin, historian zenbat pertsona ailegatu den lehen aldiz Urbiara Adarraitz menditik jaitsita.

Zure txorradak, erantzuten dit Elek.

Ez zekien ze nolako fonda dagoen-dugun Urbian.

Iruditu zaio marabila bat. Kare-harrian haizearen meneko estropezuka ibili ostean, arraultza parea urdaiazpikoarekin, eta gero gatzatua. Mamia, esaten dute bertakoek, oñatiarrak diren arren.

Triki doinuak entzuten dira bai fonda barruan eta baita kanpoan ere. Ohiko giro musikala.

Zerbitzarietako batek baina, Musikateaz galdetzeaz bat, txantxa giroan esan dit… iazko onena, diferentziaz, Rumanita izan zela!

El Jarfa, Avilako herri txiki batean jaiotako mutil gaztea. Madrilen bizi da, Tetuán auzoan. Hizkuntzan datza hip-hop musikaren bizitasuna. Horregatik ez dugu harrapatzen rapero beltzen mamia.

Euskarazko hip-hopa arrakastatsua den egunean, hizkuntza salbu!

Fondako zerbitzariari zer, eta Rumanita gustatu. Esaten dit ere, Araian daukatela etxea, lanroberrez erraz igotzeko, Oñatitik baino askoz errazago.

Oroz gain baina, Lizarra maite duela, hango argitasun eta zabaltasuna.

Kategoria: Artikuluak


*

  1. Purchase in mexico http://www.davejohnsondesign.co.uk/online-payments/pharmacy/elestrin.html buying generic in canada.
  2. Generic lowest price http://gardens-4-u.com/css/pharmacy/cregar.html pills for sale in south africa.
  3. apotek billigt, http://sverige-apotek.life/tarsime.html , köpa billigt malmö.
  4. Apiril inguruan egin genduan geuk be buelta horixe, nahiz eta atzekoz aurrera (Urbira zuzen igo, eta gero Adarraitz-Mallatik jeitsi). Neretako be lehenengo aldixa izan zan Malla inguru horretan. Elek nere erdixa gozatu bazeban, noiz itzuli egongo da. Neu be holantxik nago, honek lerruok irakorri ostian. ;)