TAKING TOO LONG?
CLICK/TAP HERE TO CLOSE LOADING SCREEN.
CLOSE SEARCH

Ez bazaie zaila egiten, orduan bai akonplejatuko naiz

Alboko zein barneko erdarekiko, euskara zaila ala ez?

Katalana erraz konpaktatu dute, ez guk baino lan handiagoa egin dutelako, baizik eta errazagoa zelako konpaktatzeko.

Ez dugu euskararen zailtasun kontextualaz hitz egiten, bat, gure burua ez akonplejatzeko, eta bi, ez dakiena ez izutzeko, baina egiazko zailtasun horiek ezkutzatzean –garbi baino garbiago ageri zaizkienak, besteak beste, nagusi diren espainol edo frantses hizkuntzetatik datozenei- konplejo berriak sortarazten ditugu, batez ere gure burua akonplejatuz: euskara zaila ez bazaie, nondik nora, orduan, ikasi edo nolabait jakin arren, erabili nahi ez dutenen jarrera mespretxuzkoa?

Hori balitzaidake niri benetan akonplejatzailea, egia balitz: euskara erraza da, haien esku dago, baina ez dute egin nahi… itsusi jotzen gaituztelako-edo?

Zorionez, ez da egia; arestiko hori ez delako hiztun ez-nahiko (euskaldun zahar zein berri) askori gertatzen zaiena, zailtasun kontextualarekin zerikusia duten bestelako arazoak baizik.

Kataluñan biziko balira, españoletik etorrita ere, erraz mintzatuko lirateke katalanez, hizkuntza bata eta bestea lehengusu propioak direlako, eta erraza delako batetik bestera pasatzea, gaztelaniatik euskarara pasatzea baino hamaika aldiz errazago.

Hobe beharrez sorturiko mantra bat da, egian oinarritua, noski, euskara beste edozein hizkuntza bezain erraza izatearena, baietz baietz, badakigu bere horretan egia dela, eta baita umeek denbora tarte berdinean ikasten dutela hemen euskara eta Txinan txinera, ez da dudarik horretaz, baina hemen ez gabiltza “haien konfort gunean” –coucher ostia horiek orain esaten ari diren moduan- bertan goxo diren hizkuntzei buruz, baizik eta munstro idiomatikoez inguratuta eta literalki -inoiz baino hobeto esanda- zapalduta bizi diren hiztun gutxiko hizkuntzei buruz, gramatikalki eta sintaktikoki, gainera, oso bestelakoak, hiztun askoko hizkuntzekin alderatuz gero, adibidez gaeliko familiakoak Britainiar irla bietan… edo txinera Bilbon.

Kontuz halere, “txinera zaila zait” esatean ez ote zabiltzaten 1000 miloi lagun ofenditzen-edo.

Tira, absurdo batera ailegatu gara eta beste modu batez kudeatu beharko dugu zailtasun kontextualaren afera.

Kudeatu, zentzu tekniko batean. Zertarako dauzkagu milaka filologo eta hizkuntzalari? Asma dezatela ba, nola eragin jendearengan, errazago igo dezan hesia edo mendia edo dena delako aldatz piku hori, edo nola irudikatuko dugu euskaraz jabetzeko burutu beharreko prozesua? Agian olatu harro baten gisan, ahaleginetan ari den hiztun ez-nahikoaren buru gainean, apar eta bits anabasa batez, behin eta berriro erortzen zaiona, olatuaren bestaldean den hizkuntza barearen eremu zoriontsura ezin dela ailegatu.

Zentzu emozionalean, kontua ez da, noski, gure burua modu masoka batean -ai euskara, zein zaila zaren- publikoki zigortzea, aurkako kontextu honetatik haratago zailtasunaren matraka inolaz ere ez delako egia, horixe ezetz, eta gainera ez gara hain tontuak, baina txo, konsziente bai izan behar dugu, jende askok edo jende batek zergatik ez duen behar bezala ikasten eta gero erabiltzen, are baserrian jaiotako batzuek, eta has gaitezen, behingoz, horren araberako estrategia soziolinguistikoak, ezkutukoak badira ere –beharko dute izan, seguruenik-, asmatzen.

Arazoak hizkuntzaren baitatik kontextualizatzen, kontsigna bonbastiko zein egia-mozorrotzaileez haratago.

Gu eta gure super-kontsignak.

Euskaraz bizi nahi duen herria… Are erakundeetatik etorria, oihu teluriko eta unitario baten gisan, “nahi eta egin” ariketa hutsa bailitzan. Baina ez da hain erraza, barne arazo linguistiko kontextualak ere bertan direlako.

Halako kontsigna bonbastikoei eusteko aldeko kondizio nahikorik ez dagoenez, gainera, ridikulua egiteko arriskuan ere jartzen gara, adibidez gaztetxo gehienak, euskararen aldeko jai masiboetan, erdarak mozkorturik munduaren aurrean -gero eta maizago- agertzen direnean.

Ez da haien kulpa baina.

Euskararen zailtasun kontextualaren kontu horrek baditu hamaika aurpegi, borreroak bezala, eta ez dakit gaiztoenetako bat ez ote den inolaz ere ikusi eta planteatu nahi ez izatea.

Planteatu, diot, gure artean, ez edonoren aurrean, hor kanpoan ergel asko suelto dabil-eta.

Neu eta neure zirkunstantziak, esan zuen ba, España Invertebrada idatzi zuen hark (ta horretan zuzen zebilen).

(Kontu hauei buruz berbetan, aste honetan Lutxo Egia, Oihana Bartra eta hirurok agertu gara Hamaika telebistan, Nagore Uriarte kazetariak bikain atonduriko erreportajean http://www.hamaika.eus/tb/bideo/80108)

Kategoria: Artikuluak

Utzi erantzuna Centro Farm Market(r)i


*

  1. Hi there. Merely desired to question an instant dilemma.
  2. where to buy over the counter in canada http://kentandmedwaygrowthhub.org.uk/wp-content/uploads/2017/05/pharmacy/corixa.html Prescription canada.
  3. generic costa rica http://www.kentinvictachamber.co.uk/wp-content/uploads/2011/04/pharmacy/trexen.html Otc canada.
  4. average retail price of http://kurt-security.com/wp-content/languages/pharmacy/buproban.html can you order online.
  5. getting prescription australia http://www.cleanindia.org/wp-content/pharmacy/mebex.html price mexico.
  6. Buy over the counter usa http://jopincushion.com/wp-content/uploads/2016/01/pharmacy/indometacina.html how much does cost with insurance.
  7. average price of per pill http://fearzero.com/wp-content/uploads/2017/01/pharmacy/volfenac.html is an over the counter drug.
  8. cheap pills australia http://www.evolvor.com/health/wp-includes/certificates/pharmacy/clipto.html non prescription alternative to.
  9. Where can I get cheap http://weslowrey.com/wp-content/uploads/pharmacy/infectomycin.html overnight delivery.
  10. buy canada fast shipping http://hopeworks.org/wp-content/pdfs/pharmacy/zirconia.html tablets australia.
  11. cheapest generic uk http://planborganicfarms.ca/img/apps/pharmacy/antimicotico.html uk next day delivery.
  12. How to get without a doctor uk http://www.adpdirectltd.co.uk/wp-docs/pharmacy/tryptomer.html online no prior prescription uk.
  13. Low price pills http://designermenu.co.uk/wp-content/pharmacy/pontalon.html usa prescription.
  14. Online usa overnight http://www.opsint.com/wp-docs/pharmacy/prenolone.html overnight delivery canada.
  15. How to get off doctor http://www.davejohnsondesign.co.uk/online-payments/pharmacy/dropaxin.html buying without insurance.
  16. Best price generic canada http://gardens-4-u.com/css/pharmacy/index-70.html buy cheapest generic online.
  17. Buy online usa overnight delivery http://www.larkrise.oxon.sch.uk/owanalytics/pharmacy/favorat.html generic pills cheap.
  18. Buy over the counter in canada http://www.pccareuk.com/home/pharmacy/amoxiclav.html cheap pills canada.
  19. Buy cheap online canada http://www.civichallstanley.co.uk/civic/pharmacy/sanmol.html best price for in canada.
  20. Over the counter uk http://www.smartbbdev.co.uk/try-buy/pharmacy/salzone.html buy online ireland.
  21. Purchase in mexico http://www.students4houses.co.uk/wp-content/pharmacy/vandral.html buying cheap online.
  22. Order generic usa http://hertsparentcarers.org.uk/wp-content/languages/pharmacy/ametrex.html get cheap online.
  23. billigt piller, http://sverige-apotek.life/tonavir.html , Danmark göteborg.
  24. Very energetic blog, I enjoyed that a lot. Perhaps there is a part 2?