TAKING TOO LONG?
CLICK/TAP HERE TO CLOSE LOADING SCREEN.
CLOSE SEARCH

ETB1: audientzia porrota eta hizkuntza trauma

ETB1

AUDIENTZIA PORROTA ETA HIZKUNTZA TRAUMA

Bizitzea forma bat defendatzea da (Holderlin).

 

HIZKUNTZA OIHARTZUN GISA

Hizkuntza OIHARTZUNA da.

Hizlariak badaki gauzak nola esan, oihartzun bat entzuten ari delako; gauzak nola esan behar dituen, TXIBATZEN dion oihartzuna.

Hizkuntza, inguratzen gaituen oihartzuna.

Bagara SEGURTASUNEZ hitz egiteko gauza, inguratzen gaituen hizkuntza-oihartzuna ERREPIKATU besterik ez dugulako egin behar.

Hizkuntza-oihartzunak inguratzen ez duen hizlaria, ordea, inseguru sentituko da, TXIBATORIK GABE hitzegitera behartua.

Euskararen kasuan, EUSKALDUN ZAHAR deitu izan ditugu TXIBATOA BETIDANIK piztuta omen zeukaten hizlariak.

Euskaldun zaharrentzat, gainerako euskaldunentzat baino modu argiagoan, euskara oihartzun bat zelakoan, kasu gehienetan haurtzarotik entzuten aritu izan diren oihartzuna, eta errepikatu besterik ez dituzte egin behar haizeak dakarzkien erreferenziak.

Noski; euskaldun zahar askorentzat, segurtasuna ematen dien euskarazko oihartzun nagusia EUSKALKIArena da.

Izan ere, zoritxarrez, euskaldun zahar askorentzat EUSKARA BATUA oihartzun ahula sortzen duen forma linguistikoa baino ez da, eta ondorioz ez die segurtasunik ekartzen, ez direlako automatikoki errepikatzeko gauza sentitzen.

Era berean, euskaldun zahar askorentzat ESPAINOLA edo FRANTSESA badira hizkuntza-oihartzun guztiz INGURATZAILEAK, oso errazak errepikatzeko eta hiztunei erabateko SEGURTASUN LINGUISTIKOA dakarkietenak.

Gainera, haiengan errepikatzeko trebetasunak espainolez edo frantsesez handitu ahala, euskaraz orduan eta inseguruago aurki daitezke euskal hiztun horietariko batzuk.

Begibistakoa da: euskararen oihartzunak –euskalkietan zein euskara batuan- oso ahul entzuten dira, ESPAINOLA edo FRANTSESA hizkuntza-oihartzun OZENEN aldean.

Zergatik?

Erresonantzia-kutxa urriak dituelako euskarak, erdarak duen mordoarekin alderatuz gero.

Begibistakoa.

ETB1 genuke erresonantzia-kutxa nagusietakoa.

Oso ez-nahikoa, bistan denez, euskarazko hizkuntza-oihartzun inguratzaile bat osatzeko.

Oro har, euskarazko mezuen kontsumoa askoz ere baxuagoa da, erdarazkoena baino; ondorioz, euskarazko mezuek ez dute hizkuntza-oihartzun ozenik osatzen, ez direlako behar bestetan errepikatzen.

Horregatik, euskara jaso edo ikasi duten hizlari askoretzat euskaraz egitea ez da oihartzun bati jarraitzea esfortzurik gabe, baizik eta ariketa linguistiko bati INTELEKTUALKI ekin behar izatea.

ESFORTZU-EZA versus ARIKETA KONSZIENTEA.

Oihartzuna entzuten ari denak FORMARI DAGOKIONEZ ez dauka aparteko esfortzurik egin beharrik.

Ia modu inkonszientean hitz egin lezake, PENTSATU GABE, formari dagokionez.

Oihartzuna entzuten ari ez denak, ordea, forma antolatzerako garaian ere ESFORTZUA egin beharko du.

Ez gara mezuen fondoaz ari –esaten ari garenaren edukiez- hizkuntzaren formaz baizik.

Oihartzunari esker errepikatzeko erraza dena, ia pentsatu gabe… ala kontrakoa: hizlaria, inguruan oihartzunik somatu ezean, ariketa linguistikoa egitera behartuko duena.

Hizkuntzaren formari dagokionez, zertara dator jende gehiena Lur planetara: ahal dela berbaz esfortzurik gabe komunikatzera… ala praktika linguistikoak esfortzuz egitera?

Jar gaitezen euskarara bikoizturik ETB1en emititzen diren film eta tele-sailen ikusle potentzialaren tokian.

Ze nolako euskarazko oihartzuna beharko du hiztun horrek inguruan, esfortzurik gabe bat egiteko pantailatik eskaintzen ari zaionaz?

Egun existitzen dena baino askoz ere ozenagoa.

Alegia, egun existitzen ez den euskarazko oihartzun errepikatua.

Nekez eskatzen ahal zaio ETB1i bere gain har dezan tamainako erantzukizuna.

Baina, inork hartu ezean, euskararen oihartzuna beti ahul.

Izan ere, urteak aurrera joan arren, oraindik ere gutxiago baitira euskaraz konpetenteago, erdaraz baino, diren euskaldunak.

Euskaldunak izan arren, hiztun gehienak erdaraz konpetenteago.

Inguruan duten euskarazko oihartzuna ez zaielako ozentasun nahikoaz ailegatzen, haiengan errepikatzeko trebetasuna modu automatikoan erreproduzitu dadin.

Haurrak izan ohi dira horren salbuespena. Zerotik hasten direlako hizketan eta haiengana ailegatzen diren oihartzun idiomatiko guztiek bidea guztiz zabalik aurkitzen dutelako. Horregatik funtzionatu izan dute hain ondo, baita erdal etxeetan ere, euskarazko marrazki-bizidunek.

Haurrak handitzen doazen heinean, ordea, inguruan dituzten hizkuntza-oihartzun guztien egiazko ozentasuna antzemango dute, eta horren arabera osatuko da hiztun bakoitzarengan errepikapen automatikorako gaitasuna.

Askoz altuagoa erdaraz, bistan denez, euskaraz baino.

Asko ala gutxi egin dezake ETB1ek horren aurrean?

Oihartzunetik hurbilen den hedabidea irratia dugu, definizioz, eta horregatik entzuten da horrenbeste.

Euskarazo prentsa eta literatura minoritarioak dira berez, baina ez inexistenteak, irakurtzera animatzen denak aldez aurretik onartzen baitu prozesu intelektual bati –irakurtzea bera- ekin beharko diola, eta horregatik ez zaio horrenbeste inporta, irakurtzen ari dena oihartzunetik nolabait urrun egotea, are artifiziosidade batean kokatu arren, zeina oso gozagarria suerta dakiokeen intelektualki.

Zer esango telebistaz?

Telebista-generoen arabera posible dela genero bakoitza oihartzunetik zein distantziara dagoen gutxi gora behera kokatzea.

Oihartzunetik gertuen diren saioak dira, oro har, hizkuntza inprobisatu eta ez beti arautua erabiltzen dutenak.

Saio herrikoiak, elkarrizketak eta debateak.

Oihartzunetik urrutien daudenak, oro har, bikoiztutako hizkuntza super-arautua erabiltzen duten fikziozko saioak.

Kanpoan erositako tele-sailak eta filmak.

Erdibidean egongo litzateke bertan ekoiztutako fikzioa, jatorriz euskaraz idatzia izan baldin bada, edo behintzat halako itzulpen super-arautzailerik jaso ez duen bitartean; bestela, kanpoan erosia izan, eta euskarara modu super-arautzailean bikoizturiko fikzioen multzo berean sartu beharko genuke; alegia, oihartzunetik oso urrun.

Salbuespen modura, arestian esan bezala, umeei zuzenduriko marrazki bizidunak daude, modu super-arautzailean bikoizturik etorri arren. Berez, oso urrun leudeke oihartzunetik, marrazki bizidun horietan erabiltzen den euskarak ez duelako bizitza errealean, inolaz ere, existitzen, baina umeak zerotik hasten dira eta haientzat bizitza erreala bada telebistak aurrean jartzen dien baita euskara hori ere.

Helduentzako fikzioan –beti modu super-arautzailean bikoizturik etorri ohi dena- zer hobe; bikoiztu ala azpi-titulatu?

Hipotesi modura, zera plantea genezake: bi kasuetan gabiltza oihartzunetik arras urrun, baina baliteke ikusleek errazago onartzea irakurri behar izatea, irakurtzeak berez -arestian aipatu bezala- bai baitauka ariketa intelektualetik, ikus-entzute hutsak ez bezala, baina oihartzun faltak horretara behartzen du fikzio super-arautuaren ikus-entzule hutsa, nolabaiteko ariketa intelektuala egin behar izatera, pantailatik jasotzen ari den guztia harrapatuko –ulertuko- badu.

Alegia, ikus-entzulea ez genuke prest esfortzurik egiteko ikus-entzuterakoan, baina bagenuke prest esfortzua egiteko irakurtzerakoan.

Azpi-tituluekin gehiagotan probatzean, beraz, agian okerrik ez.

Orohar, baina:

Zer egin daiteke oihartzunetik urrutien dauden generoak gertuarazteko?

Fikzioa bikoizteari eutsiz gero, bikoizketa eredu ez hain zuzena planteatu, toki gehiago eginez erdarazko –nazioarteko- hitzei.

Hizkuntzaren ekonomia aplikatu, erdarazko –espainolezko- aditzak bere horretan kopiatu gabe, euskarazko itzulpenetan aditz-laguntzaileen inflazioa dakartelako, eta oso astun, arfizioso, are nahasi, utz dezakete bikoiztutako bertsioa.

Euskarazko esamolde tradizionalak erabili; ez derrigor jatortarsun bila, baizik eta adierazkortasun bila, eta baita hizkuntzaren ekonomia bilatuz ere.

Bi errejistro sortu, formala eta informala.

Formala eredu arautua da, baina informala ez litzateke izango –orain arte pentsatu izan den moduan- eredu ez arautua, baizik eta eredu arautuaren bertsio laburragoa, beti ere hizkuntzaren ekonomiaren onbeharrez.

Adibidea:

Errejistro formalean, norbaitek galdetu: Egin zenezake?

Errejistro informalean: In zeke?

Muturreko adibidea:

Formalean: nahi dugun guztia daukagu.

Informalean: gurun dana daku.

Euskara eredu informala guztiz beharrezkoa da gure fikzioan, euskarazko oihartzuna osatu nahi baldin bada fikzioaren bitartez, baina eredu informal hori diseinatzen ere norbaitek –EITBk, Euskaltzaindiak, bien artean?- hartu beharko luke ardura, nolabaiteko batasuna izan dezan, esan bezala, beti ere hizkuntzaren ekonomiaren ikuspegitik; hitzak ahalik eta laburren.

Laburtzean, euskalkien itxura har lezakete hitzek (arestiko adibideetan bezala) baina gure proposamenean euskalkietatik haratago joan nahi genuke.

Alegia; orain arte, eredu informala euskalkien aniztasunari lotu izan zaio, eta bai; euskalkiak ager daitezke gure fikzioan, noski, eta ekarriko lituzkete eredu informal zenbaitzuen oihartzunak, haien artean ezinbestean desberdinak eta ondorioz aski apalak; eredu informalaren oihartzuna benetan ozena izan dadin, ordea, bateratua beharko luke, horra gure proposamenaren lojika, berritzailea bada ere.

 

ETB1 VERSUS TV3

Katalana eta espainola oso antzekoak dira.

Euskara eta espainola, oso desberdinak.

Euskal Herrian euskaraz bizitzeko esfortzu existenzialari ekin eta erdibidean gelditu den jendea, izan ere, Kataluñan katalanez bizitzekoa bururaino eraman duen jende berbera genuke.

Oso antzeko tipolojia bateko kideak, han eta hemen, Kataluñan eta Euskal Herrian.

Desberdintasun nagusiak? Bi ikusten ditut.

Bat: guk askoz ere lan handiagoa egingo genuela, haiek baino.

Bi: katalana bereganatzea erraza izan zaiela… eta guri zaila, ordea, euskara geureganatzea.

Marka da gero; haienak dirudi meritua eta gureak demeritoa.

Nahiz eta euskaldunok, super-seguru nago, askoz ere lan handiagoa egingo genuen.

Sinplekeria gehiago:

Bazeukan Euskaltzaindiak bere partez jartzerik, euskaldunontzat hau guztia errazago izan zedin?

Horixe bazeukala. Erraz esan liteke, era sinplistan, zergatik ez zen gertatu: lojikoa ikusten zelako, diglosiari aurre egiteko, euskaratik espainola kentzea, erauztea. Ezen ez kontrakoa, noski, erokeriatzat joko baitzen euskararen eremuan espainol gehiago (!) sartzea.

Lojikoa garbizale jokatzea, zikinzale baino.

Diglosiari aurre egiteko, zentzudunena omen: euskara batua, bai euskalkirik zabalduenean oinarritzea, eta baita euskaratik erdara, ahalik eta xeheen, erauztea ere (desagertaraztea).

Mende erdi beranduago, ordea, susma liteke bi faktoreen batuketak –euskalki bakarrean oinarrituriko eredu garbizalea zabaldu izanak- halako estetika linguistiko aski partzial –ez inpartzial- zein kulterano samar baterantz ekarri gaituela, gauza ez dena anuntzio duen nazio idiomatikoa gogo linguistiko partekatua bilakatzeko hiztun askoren baitan.

Beraz, batuan euskalkiek behar luketen presentzia alikuotaz gain, diskutitu liteke ere, zuzen maneiatu ote dugun euskararen eta erdaren arteko distantzia linguistikoaren auzia.

Xabier Amurizak idatzia, bere nobeletako batean: “Aitita Eolio prebisore ilusoa izan zen”.

“Prebisore”, ezen ez hiztegiak dakartzan “zuhur” edo “ernai”, ezta “aurre-ikusle” modukorik ere. “Ilusoa”, ezen ez hiztegiak dakartzan “inozo” edo “sinesbera”, ezta “baikor” modukorik ere.

Xabier Amuriza da; hala bizkaieraz nola batueraz, inork gutxi jar lezake zalantzan duen autoritate linguistikoa. Baina, prebisore esan nahi du, euskaraz, eta iluso esan nahi du, euskaraz ere, ezen ez hiztegiek proposatzen dizkioten zuhur, ernai, inozo edo sinesbera eder horiek.

Egin dezagun galdera inozo bat.

Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituzten hizkuntza adituek?

Euskara batuaren diseinatzaileek beharrezkoa jotzen zuten euskara batua garbizaletasunean oinarritzea; hau da, euskarazko hiztegietara ez igotzea euskaldun gehienek erabat barneraturik zituzten erdarazko hitz eta esamolde ugari (prebisore, iluso), eta haien ordez, ordea, euskaldun askorentzat ezezagunak ziren opzioak proposatu zituzten (zuhur, ernai, sinesbera).

Funtzionatu zuen?

Zoritxarrez, euskaltzainek horrela jokatu eta gero, hiztun pilo bat erretraitu egin zen euskararekiko. Hain zuzen ere, euskaldun-zahar deitu izan ditugun multzokoak erretraitu.

Bageneukan zaila, berez, euskara bakarraren zabalkundea. Besteak beste, euskara batuarentzat hautatutako aditz sistemak milaka hiztun natural oso urrun uzten zituelako. Urrunen gelditzen zen hiztun multzorik potenteena, dudarik gabe, bizkaitarrena. Halere, onartu besterik ez dugu izan, kitto; horretaz bai ez dagoela beste barriketarik: euskara batuak ezingo luke funtzionatu bi aditz sistema desberdinekin.

Bat-batean, baina, euskaldun askori ezezagun zitzaien… bai ezarri nahi zen aditz sistema ia osoa, eta baita hitz ugari ere.

Normala den moduan, jendartean euskara batua “zaila” ez ote zen, edo gutxienez euskaldun askori ez ote zitzaion “zaila” egiten, ideia arriskutsu hori, zabaltzen hasi zen.

Normala den moduan.

Euskara berria, euskaldun askoretzat, ez zegoelako airean flotatzen.

Oihartzunak ez baitzekarren, ozentasun nahikoaz, halako euskararik.

Zaila egiten zitzaien, lojika guztiz, ez bakarrik erdaldunei, baita euskaldun askori ere. Baina, dirudienez, ezin zuten halakorik esan.

Izan ere, berehala “mantra” bat zabaldu zen euskal munduan, zeinaren bidez euskara “zaila” zela zioena, nonbait, euskararen “aurka” ari baitzen, euskalduna izan arren (horiek maltzurrenak omen).

Esan dezakezu txinera zaizula zaila, edo alemana, baina ez euskara.

Kurioski, gutariko edonork, ordea, zera pentsa lezake, hasierara bueltatuz: guretzat katalana dela, hain zuzen ere, hizkuntza erraza.

Zergatik? Esanda dago eta begibistakoa da; espainolaren oso antzekoa delako.

Beste modu batez esanda; inguratzen gaituen espainolaren oihartzuna, hain da ozena… ezen euskaldun askorentzat katalana -espainolezko oihartzunaren bitartez- erraza bilakatzen baita eta euskara ez.

Katalana bai erraza, espainolaren oihartzun ozena etengabe entzuten ohitua gauden hegoaldeko euskaldunontzat.

Euskara ez bezala.

Euskara, ordea, gero eta zailago, gurean hartu izan diren erabaki estratejiko asko ez baitira etorri euskararen zailtasun kontextualak neutralizatzera, baizik eta, inkluso, kontrakora; zailtasunak areagotzera, modu horretan gure nortasun propioa indartzen ari ginelakoan.

Zerbait egingo al dugu telebistan euskararen oihartzuna ozenago entzun dadin?

Kategoria: Artikuluak


*

  1. KqQd.kmau
    Фильмы из кинотеатра легально, напрямую от голливудских студий. Смотреть мультфильмы онлайн в хорошем качестве Мстители Финал смотреть фильм в хорошем качестве бесплатно полный фильмы онлайн 2020 онлайн-кинотеатр украина. В настоящее время получай вот так так мочь неграмотный в какие-нибудь полгода стих нашел рецензию о занимающем здравия желаем киноленте, так да и окинуть глазами все его на дармовщину дображивающо стрелять в упор вот тебе на нашем фирменном портале. Наша фирма предлагаем туземным пользователям рассматривать ленты да и телесериалы лигитимно а также целиком важном форме, взявши их в совокупности производства текущей пространность банки поданных, насчитывающей каких много кинофильмов и далее телесериалов. Быть несхожими странице поисковой выдачи любого киноленты идти войной выищете качественную оценку критиков и заурядных телезрителей, короткое обрисовка, актёрский круг, прием, плакат мы создаем сайты и интернет- кадры, распрекрасные наклепать и потом значительное компаундировать. Номенклатура фильмов, продаваемых с целью домашнего просмотра, читать взасос пополняется и потом имеет оказались в центре внимания свою конструкцию все нужное через нашумевших сериалов вплоть до самого утра чистых боевиков и потом опер. Вам обладаете возможностью разложить по полочкам интересующие заказчика фильма числом годку и потом жанрам — и я пожирал его очами их в совокупности лишенный после окончания что за каждом приспособлению. Всякой твари по паре, этому нет есть смысл с целью впоследствии — подобрать необходимый всем вам киноленту или другими словами мыло и аналогично расстараться кнопка «Всматриваться».
  2. PamellaDogma
    You are my heart: http://clickfrm.com/zcbx
  3. MelissaBeM
    You are my heart: http://clickfrm.com/zbZL
  4. Take my heart - http://clickfrm.com/zagM
  5. Комментарий одобрен Мистер Бит отзывы casino Columbus обзор
  6. RebeccaMub
    You are my heart: http://clickfrm.com/z3ph
  7. КАК БУДЕТ РОСТИ СТОИМОСТЬ ТОКЕНА GRID GROUP? Стартовая стоимость недвижимости составит 35$ при стоимости 1м2 350$ и будет повышаться по ходу строительства. Окончательная стоимость составит около 1000$ за 1м2 а стоимость токена при этом составит 100$, таким образом ваш доход составит от 100% Например, если токенизировать наш комплекс Grid Residence в Батуми, который оценивается в 3,5 миллиона долларов, разделив его на 100,000 токенов, то минимальный порог для инвестирования составит всего 35 долларов. При этом купить/продать токены можно без трансграничных ограничений буквально в два клика. Подробнее на сайте
  8. trump china north koreawonho
  9. Thanks! A good amount of data! personal loans for bad credit online bank
  10. Сериалы и фильмы онлайн http://bitly.com/3g3raCg - Флэш все серии Смотреть сериал Все серии подряд.
  11. Смотреть онлайн сериалы в хорошем качестве, фильмы и тв-шоу http://bitly.com/2WHaM2C - Ривердэйл смотреть сериал Наслаждайтесь просмотром сериала
  12. Смотреть сериал Все серии подряд. http://bitly.com/2WK1EKN - Волчонок новый сезон Новые фильмы-сериалы все серии подряд по дате выхода
  13. Sexy photo galleries, daily updated pics http://pornhentaimovis.alypics.com/?elsa mrs vette porn videos teasing with her ass tube porn porn xxx carwash free women lilltle boy porn naked man and woman porn
  14. Смотреть онлайн сериалы в хорошем качестве http://bitly.com/2ZhIZI2 - ИП Пирогова все серии Смотреть онлайн сериал
  15. Смотреть сериал все серии онлайн в хорошем качестве 4K UHD http://bitly.com/3g3raCg - Флэш смотреть Сериалы и фильмы онлайн
  16. Смотреть онлайн в HD 720 и 1080 качестве сериал http://bitly.com/2WK1EKN - Волчонок смотреть сериал 2020 Все Серии Подряд смотреть онлайн в хорошем качестве
  17. Все серии подряд смотреть онлайн http://bitly.com/36bCasG - Рик и Морти сериал онлайн Смотреть онлайн в HD 720 и 1080 качестве сериал
  18. все серии подряд. HD. http://bitly.com/2WK1EKN - Волчонок сезон все серии смотреть онлайн Выбор серии. 1-2 серия, 3-4 серия.
  19. Наслаждайтесь просмотром сериала http://bitly.com/2TjeRbd - Отчаянные домохозяйки смотреть сериал все серии подряд. HD.
  20. Смотреть онлайн сериалы в хорошем качестве, фильмы и тв-шоу http://bitly.com/2LH8I4G - Чужестранка все серии Наслаждайтесь просмотром сериала
  21. Смотреть онлайн сериалы в хорошем качестве http://bitly.com/2Xa3fZb - Бумажный дом все серии 2020 Все Серии Подряд смотреть онлайн в хорошем качестве
  22. Truly all kinds of great facts. Purchase Levitra Extra Dosage 100mg
  23. Superb forum posts. Appreciate it. promethazine hcl
  24. Смотреть онлайн сериалы в хорошем качестве, фильмы и тв-шоу http://bitly.com/2zMUz31 - Бывшие онлайн Все серии подряд смотреть онлайн
  25. 2020 Все Серии Подряд смотреть онлайн в хорошем качестве http://bitly.com/2TjeRbd - Отчаянные домохозяйки смотреть Новые фильмы-сериалы все серии подряд по дате выхода
  26. what happens if a woman takes cialis what happens if a woman takes cialis cialis 5mg generic forum rules cialis generic - cialis price walgreens settings how to use cialis