TAKING TOO LONG?
CLICK/TAP HERE TO CLOSE LOADING SCREEN.
CLOSE SEARCH
POSTS IN CATEGORY: Artikuluak

Santi Leonéren arrapostua

Tronu demako seigarren denboraldian, hondar kapituluetarik batean, burdinatik sortuak errege -edo erregina- berria hautatzekotan daudela, Theon Greyjoyk Euron osabari aurpegiratu dio urte luzeetan kanpoan ibili izana, burdinazko irleetarik urrun, “gallivanting the world”. Arrapostua berehala etorriko zaio, Euronen beraren ahotik: “Gallivanting? Horiek dira jauntxo fin horiekin ikasi dituzun solasak?” Ez dakit ohartu garen, eta ohartu bagara, noraino, baina hizkuntza guzietan bada tarte bat hizkuntza mintzatuaren eta arau kultuaren edo estandarraren edo dena delakoaren artean. Gurean, tarte hori zirritua edo arrakala den bertze kontu bat da, baina, nire iduriko, normala da hizkuntza mintzatua eta idatzia diferenteak izatea -halere, Iñaki Segurolaren Juan Luis […]

Zaituztet

Hemendik aurrera, iruzkinak ere artikulu modura plazaratuko ditut, bestela parrafo bakarrean agertzen direlako, aski desitxuraturik. Nahi duenak normal erantzun dezala, iruzkinetatik, eta gero erantzuna neuk ekarriko dut gune honetara Kaixo Santi. Diozu: “Fenomeno konplexuak kausa bakar batera murriztea ez baita sobera zilegi” Esango nuke: “Fenomeno sinpleetarako kausa konplexuak bilatzea ez baita sobera onuragarri” Sinple jarraituta: Katalana eta espainola oso antzekoak dira. Euskara eta espainola, oso desberdinak. Euskal Herrian euskaraz bizitzeko esfortzu existenzialari ekin eta erdibidean gelditu den jendea, Kataluñan katalanez bizitzekoa bururaino eraman duen jende berbera dugu. Oso antzeko tipolojia bateko kideak. Desberdintasun nagusiak? Bi ikusten ditut. Bat: guk askoz […]

Prebisore Ilusoak

Xabier Amurizak idatzia, bere nobeletako batean: “Aitita Eolio prebisore ilusoa izan zen”. “Prebisore”, eta ez hiztegiak dakartzan “zuhur” edo “ernai”, ezta “aurre-ikusle” modukorik ere. “Ilusoa”, eta ez hiztegiak dakartzan “inozo” edo “sinesbera”, ezta “baikor” modukorik ere. Prebisore ilusoak izan ote ziren euskara batuaren koordenadak ezarri zituztenak? Euskararen zabalkundea ez da katalanarena bezain modu arrakastatsuan gertatu, baina katalanaren zabalkunde arrakastatsuak ez dauka euskararen nola-halakoaren bezainbesteko meriturik. Azken batean, katalana eta espainola oso hizkuntza antzekoak direlako, ia hizkuntza berbera ez esatearren. Antzekoagoak, haien artean, arratiarra eta aetza baino. Beraz, nahikoa da euskararen zabalkundearen porrotaren kontuagatik euskaldunok gure burua jipoitzeaz. Arrakasta erdiestea, euskaldunontzat, […]

Sumisioa

Duela ia ehun urte Parisen eraikitako lehen mezquita handia bisitatzen ari ginen, aurten irakurritako Sumisioa eleberrian ageri diren zenbait pasartek gu hara eramanik.   Eraikin ederra da, art-déco estiloan egina.   Ia ez zegoen bisitaririk. Aurtengo abuztuko kontuak dira.   Halako batean, ailegatu gara aurrerago egiterik galerazita dirudien puntu batera. Kartel batean ondorengoa jartzen du eta: “Sarbidea debekaturik fededun ez direnentzat.” Baina norbaitek zera idatzi zuen boligrafoz arestiko mezu horren azpian: “Jainkoak baino ez daki nork sinesten duen Berarengan”

Ez bazaie zaila egiten, orduan bai akonplejatuko naiz

Alboko zein barneko erdarekiko, euskara zaila ala ez? Katalana erraz konpaktatu dute, ez guk baino lan handiagoa egin dutelako, baizik eta errazagoa zelako konpaktatzeko. Ez dugu euskararen zailtasun kontextualaz hitz egiten, bat, gure burua ez akonplejatzeko, eta bi, ez dakiena ez izutzeko, baina egiazko zailtasun horiek ezkutzatzean –garbi baino garbiago ageri zaizkienak, besteak beste, nagusi diren espainol edo frantses hizkuntzetatik datozenei- konplejo berriak sortarazten ditugu, batez ere gure burua akonplejatuz: euskara zaila ez bazaie, nondik nora, orduan, ikasi edo nolabait jakin arren, erabili nahi ez dutenen jarrera mespretxuzkoa? Hori balitzaidake niri benetan akonplejatzailea, egia balitz: euskara erraza da, haien esku […]

Mendiak Maita (Manugaitz)

Gure betiko mendi bazterrak erakutsi nahi nizkion Eleri. Txikitan, 70eko hamarkadan, Duru aldean eginiko txaboletan, lagunenak batzuk, nola egiten genuen lo. Pixka bat gorago, Mallan, nola eski-istripua izan nuen, apur bat beranduago. Amarekin batera nintzen bertara igota, eskiak lepo gainean neuk. Zenbat urte izango zituen amak? 34 edo… Neuzkan eskiak, nago, Gasteizko Zulaikan erosiak, lotura zaharrekoak! Eroriz gero ez ziren askatzen, eta lesioak erraz eragiten zituzten. Orduan ez zen ohikoa eskiatzea. Neu hasia -edo- nengoen, amaren anaia bat Segovia ondoan jaiotako neska batekin –tia Elena- ezkondu zelako eta haiek bai, Navacerradara joaten ziren. Non eta estreinatu bainintzen, alokatutako eskiekin, 1978an […]

Bea Salaberri, “Baionak ez daki”

Gertu-gertuan gertatzen zaizkion egunerokoak idatzita, urrutira ailegatzen den idazlea. Bea Salaberri (Donamartiri, 1979) “Baionak ez daki” (Susa, 2015). Geografia domestikoak, lehen pertsonan ekarriak. Azkartasuna, emadazu gauzen izen exaktoa, zioen Juan Ramonek. “Nire hitza izan dadin gauza hori bera, neure arimak berriz sortarazia” Badu Salaberrik hiztegi oparoa eta badaki zehatz erabiltzen, gertakizun nimiñoen ñabarduren gainean hizkuntzaren lupa jarrita. Lexiko aberats horren barruan, badira hegoaldekoentzat ohikoak ez diren hitz ugari, baina Salaberriren prosa egoki antolaturik dago ongi neurturiko esanahi multzoen bitartez, sekula luze edo korapilatsu suertatu gabe.   Euritakoa -Egunon! Hau uharra! Zauri enekin!   (Zera kontatuko digu: kaletik doala, bapatean euria […]

Tamainaren garrantziaz

Laguna eta biok arrantzan goaz, Oriñón eta Sonabia hondartzen artean den La Ballena izeneko lur-muturrera. Laguna abuztu honetan hasi da itsasoan arrantzan, Armintzan. Lau bat aldiz izan da eta ez du ezer harrapatu. Neuk sekula ez dut arrantzan egin itsasoan. Tira, ez da guztiz egia. Behin, Vilagarciako lagun batzuek txalupa txango batera gonbidatu ninduten Arousako itsasadar luze-zabalean. Probatzeko aukera eman zidaten eta, txiripa osoz, lupina txiki bat harrapatu nuen. Ordurarte, nire arrantza experientziak ume garaikoak ziren, Oñatiko errekatxoetan eta baita, bizpairu aldiz, Gasteiz ondoko Ullibarri urtegian ere, guk Landa deitzen genuena. Oñatin bazeuden erreka-arrantzale oso iaioak gure ume garaian, eskalluak […]

Probaleku Stravaganza

Euskal Herriaren independentziaren kontrako faktoreak   NAHIKO DISKUTIEZINAK                         Euskal Herriaren independentziaren aldeko faktoreak AGIAN EZ DIRA BEHAR BEZAIN MAYORITARIOAK   SUNTSIEZINA 500 URTEAN ITZALI EZ DEN BURUJABE IZATEKO NAHIA