Euskal Herriaren independentziaren kontrako faktoreak
NAHIKO DISKUTIEZINAK
HIZKUNTZA Euskara toki gutxitan erabiltzen da asko eta toki askotan gutxi.
EKONOMIA Boterean den EAJk fantasia anti-kapitalistatzat jotzen du Ezker Abertzalearen ideolojia.
INDAR KORRELAZIOAK Bigarren alderdia den Ezker Abertzaleak goia jota ematen du botoetan. (seguruenik ez dago, baina ez da diskutigarria “ematen duela”)
AISIALDIA Laredo-Medina-Haro-Jaca: euskaldun askok “atzerritar” jotzen ez duten auzo-lurraldea
KULTURA šã⌊∨∀ΜΞ ÐΞ ⌊μχ
Euskal Herriaren independentziaren aldeko faktoreak
AGIAN EZ DIRA BEHAR BEZAIN MAYORITARIOAK
Euskarak aurrera egiteko, estatu independente baten beharra. Sistema hiper-kapitalistak ekarritako biziezinaren aurrean, modu alternatibo batean erreakzionatu beharra
AURREKOAK BAINO ASKOZ MAYORITARIOAGOAK Espainiako eta Frantziako poliziak eta ejertzitoak kanpoan ikusi nahia. Espainiako eta Frantziako justizia eta espetxe sistematik libratu nahia.
SUNTSIEZINA
500 URTEAN ITZALI EZ DEN BURUJABE IZATEKO NAHIA
Kataluñako Ekaitz Perfektua Euskal Herrian?
Ciudadanos-i esker PPk gehiengo osoa lortu, Kontzertu eta Kupoaren aurka egin, abertzaleen arteko batasuna –zenbait errejionalistarena barne- eragin… eta aurrera bolie.
Bitarteko martxa geldo eta desmotibante huntan…
Euskararen konpaktazioan sinetsi eta eragin, kontutan hartuta bizipen linguistikoa bizipen estetikoa dela.
Lurralde mailan, Euskal Herri Handian sinetsi, egungo eredu gipuzko-bizkaitar-erredukzionista erabat mugatua delako herrialde oso baten itxura kanpokoei zein bertakoei emateko, eta independentziaren egitasmoa horregatik zaio ez-erakargarria, edo paso egitekoa, jende askori, boterean direnengandik hasita.
(Kataluñan ez bezala, non eta baduten herrialde bat oso oparo eta erakargarria, elementu guztiekin: Pirinioa, Mediterraneoa, Bartzelona metropolia… Gurean ere badira antzeko osagarriak, baina arreta zentratuegi dugu Gipuzkoa eta Bizkaiko bostpasei haranetan)
Politikoki, Ezker Abertzalearen berrasmatu beharra, eszisiorik gabe, eta EAJren errejimenak jokoa banatu beharra, dena kontrolatu gabe.
Ezkutukontuak
Mehatxupean al legoke EAJ azalera (ikus CIU) etor litekeenagatik?
Damu eta barkamen eskeak gero eta explizito egin gabe, posible ote presoenganako elkartasuna ezker abertzalearen epizentrotik kanpo zabaltzea?